Kaixo lagunok!!
Agenda ikustea besterik ez dago datozen hilabeteak emanaldiz beteta ditugula ikusteko.
"Run-run" ikuskizunaz gozatu baduzue, ekaina-uztailera bitarte izango duzue lana azken aldiz ikusteko aukera.
Oraindik ikusi ez duzuenok berriz, lasai... garaiz zabiltzate eta!!!
Apirilean, maiatzean eta ekainean hainbat eta hainbat herritan izango gara, Lukaxi eta Don Brauliori azken agurra eman diezaiozuen.
Poxpolok eta Mokolok berriz, run-run jarraituko dute uztailetik aurrera Euskal Herrian barrena, oraingoan ikuskizun eta lagun berriekin.
Lehenago edo geroago ikusiko garelakoan... muxu-muxu mundu guztiari!!!!