"ZIRKOA" DVD berria kalean da!!!
2006-12-15

Ohitura hartu dugun bezala, emanaldi bat bere bukaerara iristen denean, DVD-a grabatzen dugu beti ere emanaldia gure artean gordetzeko eta oroitzapenean galdu ez dadin.

Oraingoan ere, beraz, gauza berdina egin dugu herriz-herri eta plazaz-plaza ibili dugun "Zirkoarekin".

Billabonako "Guria" Aretoan, gure lagun Iņakiren eta bere taldearen eskutik, grabatu ahal izan genuen gure Zirkoaren azken ikuskizuna. Ez zen lan erraza izan, ordu askotako lana eskatzen baitu horrelako grabaketa bat osatzeak. Baina egia esan ederki pasatu genuen grabaketan, eta askoz eramangarriagoa izan zen denon artean osatu genuen aldarte berezi hartan.

Aurreko grabaketaren esperientzia kontutan harturik eta jendearen eskaerak ere gogan edukirik, askoz kontentuago geratu gara gure bigarren ikus-entzunezko lantxo honekin.

Poxpolo ta Mokoren jarraitzaile guztiak adi egon zaitezte, kalean duzuelako jada Poxpolo ta Mokoloren bigarren DVD-a: ZIRKOA!!! Betiko saltokietan edukiko duzue salgai, eta baita gure ikuskizunetan ere.

Ilusioz beterik egin dugun gure lantxo berri hau gustatuko zaizuelakoan, besarkada bero batez hurrengorarte...eta gogoratu Run-Run ikuskizunarekin laister elkar ikusteko aukera paregabea izango dugula.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bereziki, Joxi eta Iņakiri.

Muxu potoloak!! Poxpolo, Mokolo ta konpainia...


« Itzuli
Irailak 19
Aretxabaleta (Gipuzkoa) - Arkupe kultur etxean, 17:00etan


Irailak 25
Irura (Gipuzkoa) - Loatzo plazan, 17:30etan


Urriak 2
Zalla (Bizkaia) - 12:00etan

Firefox 2 eta Internet Explorer 7 nabigatzaileentzako egokitua