Badator... SEGI JOTZEN!
2010-06-01

Kaixo lagunok!


Hilabete batzuen ondoren, Poxpolo ta Konpainia berriz ere martxan gara!!


Oraingo honetan bide berri bati ekin diogu. Mokolo betirako eramango dugu gure bihotzetan, eta berak utzitako umore eta abestiak herri eta txoko guztietara zabalduko ditugu.


Ekainaren 5etik aurrera herriz-herri eta plazaz-plaza ibiliko gara Euskal Herria osoan zehar gure ikuskizun berriarekin.

 

Majia, koloreak, lilura, betiko lagunak eta lagun berriak, ilusioa, abestiak ... badator...

 

                          S E G I   J O T Z E N !!!       

         

Non egongo garen jakiteko begiratu “Hurrengo Saioak” atalean, eta etor zaitez gurekin ondo pasatzera!

 

Ordurarte...

 

Muxu potoloak denontzat!!!




« Itzuli
Irailak 19
Aretxabaleta (Gipuzkoa) - Arkupe kultur etxean, 17:00etan


Irailak 25
Irura (Gipuzkoa) - Loatzo plazan, 17:30etan


Urriak 2
Zalla (Bizkaia) - 12:00etan

Firefox 2 eta Internet Explorer 7 nabigatzaileentzako egokitua