Poxpolo ta Konpainia
2010-04-20

Kaixo lagunak!!

Oraingoan berri on batekin gatoz. Poxpolok eta bere konpainiak berriz ere martxan jartzea erabaki dugu!!

Hilabete batzuk pasa dira Mokolok utzi gintuenetik, eta tarte guzti honetan Mokoloren omenaldia prestatzen aritu gara buru-belarri. Orain, omenaldia pasa da, Mokolo beti eramango dugu gure bihotzetan, eta guk furgoneta berriz ere martxan jartzea erabaki dugu: hori baita berak nahi izango zuena eta guk egiten dakiguna!!

Zuengandik jaso ditugun animo guztiek gure miña arintzen lagundu digute, eta zorretan gaudenez hementxe dator: Poxpolo ta Konpainia!

Ekainetik aurrera hasiko gara Run-Run plazaz-plaza eta herriz-herri gure ikuskizun berriarekin: SEGI JOTZEN!

Gure emanaldien berri gure web orrian izango duzue. Laister ikusiko gara, bitartean...

muxu potoloak denontzako!!! 




« Itzuli
Irailak 19
Aretxabaleta (Gipuzkoa) - Arkupe kultur etxean, 17:00etan


Irailak 25
Irura (Gipuzkoa) - Loatzo plazan, 17:30etan


Urriak 2
Zalla (Bizkaia) - 12:00etan

Firefox 2 eta Internet Explorer 7 nabigatzaileentzako egokitua