MOKOLO, eskerrik asko - Aurkezpena2010-03-26
Atzo arratsaldean aurkeztu zen "MOKOLO, Eskerrik Asko" omenaldia Tolosako Gure Kaiola elkartean. Apirilaren 17an ospatuko den emanaldia aurkezteko, Euskal Herriko pailazo talde ezagunenak elkartu ziren prentsaurreko batean.
Horrelako gauza bat egiten den <<lehen aldia>> izango dela azpimarratu zuten denek, eta "omenaldia" baino "festa" bat izango dela adierazi zuten.
Beraz, "Txirri,Mirri eta Txiribiton", beraien "Juniorrak", "Potxin eta Patxin", "Gari,Montxo eta Joselontxo", "Hipo eta Tomax", "Pirritx,Porrotx eta Marimotots" eta "Poxpolo" bere konpainiarekin izango dira Tolosako Leidorren, Mokolok merezi duen omenaldi/festa hori ospatzeko.
« Itzuli