Iritsi da "Mekatxis Mariatxi"!!!!!!
2008-12-15

 

      Kaixo lagunok!!

      Ia bi urtez Euskal Herri osoan zehar Run-run ibili ondoren, abian da Mekatxis Mariatxi ikuskizun berria!!

      Istorio barregarriak, abesti berriak, une hunkigarriak... goitik behera berritutako emanaldia prestatu dugu, etxeko txikienek eta baita handienek ere ondo baino hobeto pasa dezaten Poxpolo, Mokolo ta Konpainiarekin.

      Aurrerapen moduan esango dizuegu, Lukax eta Don Braulio beren zereginetara itzuli direla, eta orain beste bi lagun xelebrerekin egingo dutela topo Poxpolok eta Mokolok: Mariatxi jatorrarekin eta Zikin-mari maltzurrarekin.

      Ah! Eta adi emanaldietan abestuko ditugun kanta berriei, aurki CD batean kaleratuko bait ditugu guzti-guztiak.

      Disko berriaren zain, zatozte gure emanaldietara eta orduan konturatuko zarete zergatik esango dugun hemendik aurrera... Mekatxis Mariatxi!!!




« Itzuli
Irailak 19
Aretxabaleta (Gipuzkoa) - Arkupe kultur etxean, 17:00etan


Irailak 25
Irura (Gipuzkoa) - Loatzo plazan, 17:30etan


Urriak 2
Zalla (Bizkaia) - 12:00etan

Firefox 2 eta Internet Explorer 7 nabigatzaileentzako egokitua