DVD berria Durangoko Azokan!!!!
2008-11-25

 

   Kaixooooo!!! Poxpolo, Mokolo ta Konpainia Durangoko Azokan izango gara bigarren urtez jarraian. Aurten abenduaren 5etik 8ra antolatu dute azoka.

   Gure postutxoan, Run-run izeneko DVD berria erosteko modua izango duzu gainerako CD eta DVD-ekin batera.

   Aurreko ikuskizunekin egin bezala, amaitzear den Run-run ikuskizuna ere grabatu dugu DVD formatuan.

   Aurrerantzean beraz, etxean goxo-goxo ikusteko aukera izango duzu azken ia bi urtetan Euskal Herri osoan hain arrakastatsua izan den ikuskizuna.

   Eta adi!!!! Gabonen aurretik nobedade gehiago ere izango ditugu eta: emanaldi berria eta CD berria. Aurki emango dizkizuegu hauei buruzko xehetasunak. Bitartean, Durangoko Azokan ikusiko dugu elkar!!!!




« Itzuli
Irailak 19
Aretxabaleta (Gipuzkoa) - Arkupe kultur etxean, 17:00etan


Irailak 25
Irura (Gipuzkoa) - Loatzo plazan, 17:30etan


Urriak 2
Zalla (Bizkaia) - 12:00etan

Firefox 2 eta Internet Explorer 7 nabigatzaileentzako egokitua