Poxpolo, Mokolo eta Tolosako Musika Banda
2007-05-27

2007ko maiatzaren 27a. Nekez ahaztuko du batek baino gehiagok data hori. Lehenengo aldiz Tolosako Musika Banda pailazo batzuekin jendearen aurrean; lehenengo aldiz, Poxpolo eta Mokolo musika banda batekin...a ze aktuazioa!

Hilabeteak dira ideia hau jaio zela eta azkenean errealitate bihurtu da. Tolosako Musika Bandak zeozer ezberdina egiteko gogoa zuela eta, herriko pailazo bikotearekin jarri zen harremanetan. Eta nola ez, aukera hau aprobetxatzea baino ez zitzaigun burutu...benetan aukera politta.

Ez da batere zaila izan. Nahikoa izan dira pare bat entsegu bi taldeen artean sortu den kimika ona oholtza gainera eramateko, eta hala izan da Tolosako Leidor aretoan 800 pertsonatik gorako ikuskizun eder batean.

Poxpolo ta Mokolorekin nola ez, gure aspaldiko lagunak egon dira : Abebe afrikarra, Don Martin, Mr.Flores eta Ehiztaria. Sebillanak aspaldiko partez jotzeko aukera ere izan dute gure bi lagunek. Musika Banda bitartean, bere seriotasun itxura hori alde batera utzita, guztiongatik ezagunak diren piezak eta Poxpolo ta Mokoloren abestiak jotzera ere ausartu dira!

Benetan ikuskizun polita Leidorren bizitakoa. Horrelako gauzak ez dira ez nola edo hala ahazten. Ea ez den azkena izan eta hurrengo urtean berriz ere ikuskizun berezi honetaz gozatzeko parada dugun.


« Itzuli
Irailak 19
Aretxabaleta (Gipuzkoa) - Arkupe kultur etxean, 17:00etan


Irailak 25
Irura (Gipuzkoa) - Loatzo plazan, 17:30etan


Urriak 2
Zalla (Bizkaia) - 12:00etan

Firefox 2 eta Internet Explorer 7 nabigatzaileentzako egokitua